Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

21/06/2007 GMT 1

Gona behera, praka gora

martinez @ 10:05

Hamar emakumetatik batek baino ez du gona sarri janzten. Horrelako titularrak irakurri dut, oraindik orain, metroan doan banatzen dituzten egunkari horietako batean.

Horren ikerketa inozoa egin dute Espainian, Frantzian, Belgikan eta Danimarkan eta emakumeek adierazi omen dute gona ez dela oso erosoa, batez ere laburra, belaunetatik gorakoa, bada.

Gizonezkoak, aitzitik, gonaren alde agertu dira: zenbat eta laburrago, hainbat eta hobeto eta atseginago haien begietan. Benetan tristurarako motiboa ematen dute honelako albiste leloek.

Ez dute, antza, ikertu, emakumeok gizonezkoen zein janzkera dugun nahiago. Emakumeon gustuak ez omen dira interesgarri.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!