Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

08/06/2007 GMT 1

Gizonezkoek negarrik ez

martinez @ 18:02

Horrexegatik, gizonezkoek negarrik egiten ez omen dutelako, antolatu du Bilbon Lagungo elkarteak gizonezkoek emozioa adierazteko lantegia. Asmoa da gizonik sentimendurik ez dutelako topikoa apurtzea eta terapia eskaintzea antsietatea edo oldarkortasuna gainditzeko.

Filmetan, nobela eta abarretan gizonezkoak beti daude bere buruaren ziur, sentimendurik ez dute agertzen, uste sendoa dutelako zerbait sentitzea ahuldadea baino ez dela. Topiko hutsa bainoe z da hori, gizaki guztiok, gizon zein emakume, sentitzen baitugu zerbait.

Lantegian, jolas, gorputz-ariketa edo musikaren bitartez, bilatu egiten dituzte berbak, entzuteko gaitasuna eta bestearen lekuan jartzeko gaitasuna. Lantegiko psikologoen ustez horrelakorik eskolan bertan ikasi beharko zuketen gizonezkoek, txiki-txikietatik agintzen baitgute zer senti behar dugun emakumezkook eta zer gizonezkoek eta zein egiteko zehatz daukagun; eta horrek kalte handia egiten digu bizialdi osoan, egia ez delako. Pentsaerari gehiegizko garrantzia ematen diogu eta sentipenari, bat ere ez.

Parte-hartzaileek barruan gorderik daukatena baliatzen dute. Horregatik da lantegia malgu-malgua, parte-hartzaileen araberakoa. Horietako asko laguntza eske datoz elkartera, antsietatea, oldarkortasuna gainditu nahian eta berba egokiak topatu nahian; eta beste batzuk beldurrez, zer topatuko duten jakin gabe, eta gainontzeko taldekideen errezeloaz.

Lantegia bukatuta, berriz, ia denek diote ikasi dutela entzuten eta besteren lekuan jartzen. Eta oso inportantea: ez dira lotsatzen horretaz hitz egitean.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!