Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

25/05/2007 GMT 1

Baneukan nik susmoa

martinez @ 19:30

health-041203-calendar-periodo.gifBaneukan nik susmoa halakorik egitea posible zela eta berrestera etorri zait asteburuan irakurritako artikulu bat. Artikuluak dio emakume askok urteak eman dituztela pilula antikontzeptiboak hartzen, hil edo egun jakin batean hilekorik ez edukitzearren. Eta emakume horietako baten esanetan, ginekologoak esan dio inolako arriskurik ez dakarrela.

Agur esan beharra daukagu, beraz, gezurrezko mito handi bati; ongi etorri eman beharra, aldiz, hilekorik gabe bizi izateko posibilitateari. Orain dela aste batzuk Wyeth laboratorioak iragarri zuen hemendik gutxira merkaturatuko duela egunean egunean hartu beharreko pilula antikontzeptibo bat, hilekoa erabat galarazten duena.

Zalantza dator, jakina, horrelakoa entzunda: ez al da kaltegarria izango? Egia esan, pilula antikontzeptibo arruntak hartuta gertatzen den odoljarioa ez da benetako hilekoa eta ez zuten planeatu inolako arrazoi zientifikoengatik. Pilula arrunt horiek noizbehinkako odoljarioa eragiten dute, hilekoaren antzerakoa, baina endometrioko ezkatak kenduta gertatzen da benetan.

este datu lasaigarri bat ere badugu. Orain dela mendea emakumeek denbora luzea ematen zuten hilekorik gabe, ia bizialdi gehiena haurdun edo edoskitzen igarota. Egun, berriz, % 30 hileko gehiago daukagu arbasoek baino.

Gainera, hilekoa betiko galtze horrek onura franko ekarriko die sintoma gogaikarriak edo patologia larriak dituztenei. Akabo, bada, hileko aurreko sindromea, anemia, endometriosia eta obulutegietako mina. Akabo, aldi berean, konpresa-tanpoien fabrikanteen diru-iturri oparoa.

Baneukan nik susmoa, dena den, hilekoa gizonen kontua izango balitz, aspalditik galduta edukiko zuketela eta liburuetan baino ez genukeela edukiko horren berri.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!