Artikulu bi gazte jendeari eta euskararen erabilerari buruz
Artikulu bi irakurri ditut oso denbora gutxian. Biak dira, esan bezala, gazte jendeari eta euskararen erabilerari buruzkoak eta biak daude www.erabili.org gune gomendagarrian eskuragai.
Bata Inaki Arrutirena eta etxe barneko eta familiaren erabileraz ari da. Aipu biblikoa egiten du hasieran: "Ni ez naiz inor zure etxean sartzeko, baina..." prest eduki behar dut estrategia edo plangintza, zuk nahi izanez gero, harreman-sare informaletarako hizkuntza ohitura aldatzeko.
Ondorio horrexetara iritsi da Arruti (bukaeratik ekin diot nik artikuluaren laburpenari), esan ostean hogei urte hauetan euskarzko gaitasuna asko hedatu dela, baina erabilera ez hainbeste, eta bere buruari galdetu ostean eragin behar al den harreman sare informaletan.
Beste artikulua ere erabileraz ari da, baina ikasgela barruan, irakasleei gadokie gehienbat. IƱigo Fernandez Ostolazak idatzi du. Badio, erabilera sustatu nahi izanez gero, euskara-saltzaile gisa ikusi behar duela bere burua irakasleak, argia izan behar duela, seduzitzailea, limurtzailea.
Eta, horretarako, zein estrategia baliatu? Xede-taldea kontuan hartzen duen bat, jakina. Xede-taldea, balizko eroslea, mezuaren jasotzailea, ederki ezagutu behar da estrategia arrakastatsua izango bada. Eta nolakoak dira "bezeroak"? Bada guztiz ohituta daude irudiaren mundura; adituak dira publizitate kontuetan; gorrotatu egiten dituzte gusasokeria eta ebanjekizazioa.
Ez genuke, ordea, irakasleen eragina gutxietsi behar, guzti-guztiok gogoratzen baititugu lauzpabost irakasle, gure izaeran eta gure bizimoduan eragin dutenak.
Euskarazko une, gune eta preduktu erakargarriak eskaini behar dizkiegu ikasleei. Helburua da hizkuntzara engantxa daitezela, sinolikoki ez ezik, benetan, modu intimoan ere bai. Jakin behar dute euskara Europako hizkuntza zaharrena dela, inork ez dakiela nondik datorren al txor bat dela, bertokoago egiten gaituela, ezberdin egiten gaituela, euskaldunok munduan gutxi izanik.
Modan dauden gauzei buruz ez da sekula hitzik egiten. ederki dihardu arau horrek gazteen artean. gazte bati inork ez dio sekula esan gaktza zabal eroriak jantzi behar dituenik edo zilborra agerian utzi behar duenik. Eurez jabetzen dira. Irakasleek edo gurasoek zer egin behar duten edo modan zer dagoen esan eta berehala egingo dute kontrakoa.
Hortaz, esan gutxiago, eta demostratu gehieago. Esuakara modan dagoela esan barik, ekarri eskolara modan dauden artista, musikagile edo kirolari esukaldunak; ez fisikoki, zerbaitetarako daude-eta teknologia berriak. Motibagarria aurkitu, haien gustukoak eta euskarazkoak, baina ez saiatu atsegin bihurtzen, euskaraz daudelako.
Eta oso inportantea: onartezina ezezik, desmotibagarria eta kaltegarria ere bada euskaraz gaizki egiten duenaren lepotik barre egitea. Alderantziz jokatu beharko genuke eta ikasleen ahalegina txalotu, irtenbidea eta laguntza eskaini.

Zabaldu
del.icio.us