Arkitektura, hirigintza eta generoa
Ana Estirado Gorria andrea arkitektoa da eta La Mujer Construye izeneko talde baten kidea. Taldearen helburuak dira ideiak elkarri trukatzea eta gogoeta komuna egitea, lehiakortasunik eta banakokeriarik gabe.
Estiradoren ustez, gizonezkoek egiten duten arkitektura eta emakumezkoek egiten dutena konparatzea denbora galtze hutsa da eta guztiz interesik gabea; hobe genuke, aitzitik, emakumezkoek arkitekturari egiten dioten ekarria aztertzea.
Azken batean, arkitekturan zeinek erabakitzen du zer den ona eta zer txarra? Zeinek ezartzen ditu irizpideak? Bada, gizartearen arlo guztietan bezala, varavo-k erabakitzen du. Varavo Ángeles Durán soziologoak sortutako berba da eta varón sano, activo y motorizado esan nahi du.
Horren aurrean, emakumezko arkitekto gazte askok zeresan handia daukate, oso une liluragarrian baikaude, pribatua, emakumeraren ingurua, eta publikoa, gizonezkoena, fusionatu egiten ari direlako.
Arkitekturaren mundua elitistegia da, itxi samarra eta lehiakorra. Hortik eta arkitektoek zerbitzatu behar duten gizartearen artetik amildegi itzela dago eta amildegi galaraztera datoz emakume arkitektoak. Ongi etorriak izan daitezen.

Zabaldu
del.icio.us