Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

15/05/2007 GMT 1

Liburuak askatu!

martinez @ 16:25

libro.jpgHorrelaxe egin dute Zumaian, bookcrossing-ean hain zuzen ere. Euskaraz egiten den aurreneko aldia omen da.

Udalak 30 liburu euskarazko, jatorrizkoak eta itzulpenak, hartu eta herrian banatu ditu, erraz topatzeko moduan. Liburu guztiak daude egoki identifikaturik, baten batek aurkitzen duenak berehala jakin dezan topatutakoa askatuetako bat dela.

Udalak jendeari eskatzen dio, liburu bat hartuta, www.zumaia.net/liburulibre gunean sartzea eta hainbat datu ematea: liburua non topatu duen, irakurri ostean non utziko duen eta zer iruditu zaion.

Ekimenaren berezitasun nagusia da helduentzako begirakoa izatea, haurren irakurzaletasuna pizteko ekimenak sarriagoak izaten baitira.

Esperimentua arrakastatsua izanez gero, berriro arituko direla bookcrossingean diote Udalekoek. Hala izan bedi!

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!