Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

07/05/2007 GMT 1

Uste baino gutxiago

martinez @ 20:06

africanos.jpgSOS Racismo erakundeak adierazi zuen oraindik orain: euskaldunok uste dugu atzerritar gehiago daukagula geurean, eta benetan uste baino askoz gutxiago daude. Ezin da esan arrazista garenik, edo behintzat ez dugu arrazakeria agerian uzten; sumatzen da, dena den, horrelako zerbait, laino bada ere.

Euskadin askoz etorkin gutxiago dugu oro har Espainian baino; egia esan, biztanleriaren % 4 baino ez da atzerritar. Politika egokia garatuz gero, beraz, erraz ekidingo genuke arrazakeria. Hala ere, joera dugu arazo zehatz batzuk arraza jakin batzuekin lotzeko, jeneralizatu egiten dugu bidegabe eta oso oker gabiltza etorkin adingabeak darabiltzagunean, komunikabideek eta politikariek gatazkatsutzat jo baitituzte adingabe horiek, funts gehiegi barik.

Eta ezetz asmatu zein den arrazarik gorrotatuena? Betikoa, ijitoena. Hainbat gauzak nekez aldatzen du.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!