Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

05/05/2007 GMT 1

Berdintasunaren onurak denontzako dira

martinez @ 16:08

Aurreko batean aipatu nuen jardunaldi teknikoan oso gai garrantzizko eta berria jorratzeko aukera izan genuen. Berdinatsunaren onuraz aritu ginen; zehatzago, zein onura praktiko ekarriko du berdintasunak gizonezkoentzat? Emakumezkoontzat ekarri beharrekoa begi-bistakoa eta ukaezina da-eta.

Besteak beste esan genuen emakumeen egoera hobetzeak gora ekarriko duela jaiotzen kopurua. Antza ona da hori, nahiz eta ni horretan nahiko eszeptikoa izan, uste baitut munduaren arazoa ez dela jende gutxi edukitzea, gehiegi edukitzea baizik. Eta hemen haurrik ez dago, sartzen uzten ez diegulako, ate joka baitauzkagu hirugarren mundukoak.

directiva.jpgEmakumeak enpresetako administrazio kontseiluetan egoteak onura franko ekarriko die enpresei. Alor horretan aitzindari izan diren eta, legeak horretara behartu baino lehen, administrazio kontseiluetan emakumeak sartu diren enpresetan gertatu omen da ekonomia alorretik ez datozen emakume horiek askotariko ikuspuntu interesgarriak ekarri dituztela, haien bizipena eta eskarmentua jakingarri izan zaizkela gainontzeko kideei.

Hortaz beti uste izan dut emakumerik kontratatzen ez duen enpresak alferrik galtzen duela jakituria, eta gehiegizko alferrikaltze hori gehiegizko luxua da, den-denok ordaindu beharrekoa, gainera.

Azkenik, galdera datorkit burur ezinbestez. Berdintasuna hain ona izanik eta hainbeste onura nabarmen ekarriko badu, zergatik hain erresistentzia gogorra haren kontra?

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!