Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

03/05/2007 GMT 1

Berdintasunaren Legea

martinez @ 06:57

Pasa den ostiralean, apirilak 27, Portugaleteko hotelera elkartu ginen batzuk, Berdintasunaren Legeari buruzko jardunaldi tekniko batean. Jardunaldia Repelegako Lanbide Heziketa ikastegiak antolatu zuen, Portugaleteko Udala babesle zelarik.

Babesle eta aurkezle gisara aritu zen, bada, lehenengo eta behin, Mikel Cabieces Portugaleteko alkatea. Hitzaldian nabarmendu zuen oso garrantzizkoa zela ikastegi batek esku-hartze aktiboa izatea berdintasunaren alde; hots, hezkuntzaren arduradunek alor horretan konpromiso sendoa edukitzea, hezkuntza barik ez baitago inolako aurreratzerik.

Cabiecesek Arantza Mendizabal aurkeztu zigun. Mendizabal Ekonomiaarantzamendizabal.jpg Aplikatuko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Emakume urriko alorreko ekamumea da, beraz; eta halaber da Bizkaiko diputatua Madrilgo Kongresuan. Berdintasunaren Legeaz esan zigun beraren asmoa berdintasunik eza dagoen esparru guztietan esku-hartzea delarik, haren ondoorioz hogeita bi lege aldatu beharko direla, eta ez garrantzi txikikoak, besteak beste, Hauteskunde Lege Nagusiaz eta Langileen Estatutuaz ari baikara.

Lanaren esparrua da, hain zuzen ere, berdintasunik eza begi-bistakoa den eta aldatu beharreko lege esparru horietako bat. Parekotasunik ez dagoela are begi-bistakoago egitearren, hainbat datu eskaini zigun Mendizabalek: emakume langabetuak % 22 gehiago dira gizonezkoak baino; aldibaterako kontratuen % 80 emakumezkoek sinatu dute; gizonezko batek lanpostuari familia dela kausa uzten dioenean, hogeita zazpi emakumek egin dute lehenago gauza bera; Espainiako enpresa nagusietako zuzendaritza lanpostuetan % 2,5 dira emakume.

Mendizabalen esanetan, emakumeon iraultza iraultza eztia, leuna da eta, lege honi esker, mehatxuka hurbilduko gara kristalezko sapaira, eskuan mailu bana daramagula.

Horren ostean Juana Balmaseda, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko justice02.gifDekanordea, mintzatu zitzaigun. Haren ustez, berdintasunaren legeak talka egiten du ohituraren kontra, gizarte eta kulturaren legeztatzearen kontra, eta gizartearen aurretik doa dudarik gabe. Baina legeak berez ez du den-dena konponduko.

Iaz emakume abokatu batzuek biltzarra egin zuten Cuencan. Hitzaldietako batek benetan izenburu asaldagarria zeukan: "Berdintasunaren perbertsioak", alegia. Horren arabera, legeak Familiaren Zuzenbideari dagokionez, akats gabeak dira, teoriaz behintzat, kustodia banatuaz eta gurasoen eskubide berdinez aritzean. Praktikan, ordea, oso kalte handia egiten diete emakumeei, itxuraz bestela agertu arren.

Hirugarrenik, Garbiñe Mendizabal etorri zen. Mendizabal Berdintasunaren Aldeko Aholkularien Erakundeen Elkarteko presidentea dugu. Hizkuntzaren eta prestakuntzaren garrantzia nabarmendu ostean, errepaso ederra egin zien berdintasunik gabeko alor guztiei eta, azkenik, genero-kontuetan neutraltasunik ez dagoela esan zigun, sentsibilitaterik eza, edo axolagabekeria baizik.

Eta horrela bukatu genuen jardunaldia, giro ederrean, lagun artean eta hurrengo batean berriro elkartzeko gogo handiz.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!