Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

01/06/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (10)

martinez @ 06:51





ángel. á. de la guarda, custodio: aingeru begiralea.

 

apropiado. egoki, apropos, erazko. Muy a. para: Hona hemen bi istorio guztiz gaiak adierazteko ...

 

bastante. nahiko(a). Euskaltzaindia: ur nahikoa, nahiko ura, nahiko(a) ur;*ur nahiko / nahikoa eta aski / nahikoa, aski, asko (arkaikoa) dexente, xamar. "Samar" ez da zenbatzailea, adjetiboaren eskuinean egon behar du: Lan zail samarra eman didate. "Nahikoa" eta "aski" baliokideak dira; izenondoaren ezkerretara doaz: Nahikoa neska polita da hori. Aski aberatsak dira horiek. Salbuespenak: segur aski, segur asko. "Nahikoa" eta "samar", esanahiaren aldetik, ez dira baliokideak: "nahikoa" positiboagoa da "samar" baino: "Nobela on samarra da" (`Ona da') <-> "Nobela nahiko ona da" (`Aurrekoa baino hobea'). B. más... : askoz, anitzez, biziki, aise, dexente ...ago. B. paradójicamente: paradoxazko samarrean. Ya he oído b.: badut entzunik aski, badut aski entzunik. Ya sé b.: aski jakinik badut. No tenía b., suficiente fuerza para: ez zuen indarrik aski –tzeko.

 

desistir. para que Inazio desistiera de: Inazio lan horretatik gibelatzeko. No se había rendido, no había tirado la toalla, no había desistido: ez zuen oraino etsia hartua.

27/05/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (9)

martinez @ 07:14

cuenta. tener en c.: aditu: Zalantzarik ez daukagu gure deialdia adituko duzuela. A mi c.: neure dirutik, kostura, lepotik. Dar c. de algo a alguien: NORI -az kontu eman. A fin de c.: azken buruan, azken batean. Déjalo de mi c., a mi cargo: bego ene gain. Por su c. y riesgo: bere gain eta galorde. Sin tener en c.: ezertan hartu gabe. Darse c. de, reparar en: -ri erreparatu, -ri begi eman. No se dieron c. de la capacidad de aquel muchacho: ez zioten erreparatu mutiko haren gaitasunari. Ten en c., date c. de que: kontu egin, egizu kontu … -la. Darse c., ocurrírsele: enseguida se dio c. de que: gogoak eman zion berehala ....-la.

 

librar. askatu, jarein (soltar: txakurra jarein). L. de: Jainkoak beiratu / begiratu zuen pozoin hura edatetik. Librarse de: zerbait kanporatu, nortaz libratu. L. de (una) buena: ederretik libratu. Intentar evitar algo, l. de, escaquearse de: -ren ihes ibili.

oralmente. Soldaduak aho-mihiz egin behar izan zuen mezua.

parecido. Adjektiboa. horrelatsuko. Todos p., todos iguales: denak elkarren antzera. Son muy p.: elkarren gisakoak dira oso. Horiek biak berdin atzekoak dira. ¿Hay algo p./semejante/comparable a...? -ren irudikorik edo pare(ko)rik al dago? Más p. a un serafín que a un hombre: zerafin bat irudiago gizon bat baino. Substantiboa. Les encuentro cierto p. con: -ren antza hartzen diet.

24/05/2009 GMT 1

Ramon Etxezarreta

martinez @ 09:27

Elkarrizketa egin diote www.erabili.com web gunean Ramon Etxezarreta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde berriari. Esandakoetatik hauexek nabarmendu nahiko nituzke.

Gobernu berriaren ardatz nagusia, hizkuntza politika dagokionez, euskara aukera politiko guztiek konpartitutako kontua izatea izan daiteke.

Ez dirudi helburu ezina. Hala gertatzen da Catalunyan eta Galizian. Gurean zergatik ez da horrela?

Erdal munduek euskal munduei eta euskal munduek erdal munduei begirune osoa izan eta beldurrak galtzea.

Gustatu egin zait "euskal munduak" pluraleko esapide hori. Ez dut onartzen, bestetik, bi mundu horiek bereizita egotea, ez eta bi mundu izatea ere, nire irudirako mundu bakarra baita, bi hizkuntza edo gehiagokoa. Dena dela, beldurrak galtzea beti da onuragarria.

Ez gatoz, ez, ezer birrintzera, ez puskatzera.

Diru kopuru berdina era desberdin askotara erabil daiteke. Axolago zaigu "nola", "zenbat" baino.

Erdaldunak egin behar ditugu euskararen adiskide. Euskararen lurrak zabalak direla ulertzen lagundu behar dugu.

Hala izan bedi!

21/05/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esapide itzulgaitz (8)

martinez @ 07:27

atravesar. de lado a lado: batetik bestera, alderik alde zulatu. Se cruzó, se atravesó en su camino: bidean trebes zuen.

decidir. -tzeko asmoa egin, hartu, xedea hartu, urratsa hartu (Laphitz). D. resueltamente: zirt edo zart egin, di-da egin. Estar decidido a: deliberaturik egon -t(z)era. Estar firmemente decidido a: zertan bihotza josita eduki. No me puedo d.: ezmezean nago. Decidió no volver a pisar aquella escuela: egin zuen bere baitan ez zuela gehiago zangorik ezarriko eskola hartan (Joannateguy). Decidió que: bere buruarekin egin zuen ...–la.

dejar. d. de, parar de: -ari utzi, -etik gelditu. D. a un lado: alde / albo batera utzi, saihestu. No me dejes caer en ese mal: begira zorigaitz honetan gehiago erortzetik.

endemoniado. estar e., poseso: demoninotan egon, ibili; etsaiez hartua; izpiritu gaiztoak sartu ziren haren baitan

soñar. s. con: diruz, zutaz amets egin. Ni siquiera soñaba con hacerse cura: apeztu behar zelako ametsik gabe.

visita. ir de v.: bisitaz joan. Hacer una breve v.: sartu-ateratxo bat, sar-atera bat egin, sartu-irten bat egin, sar-jalgi bat egin, oles bat egin, kiku bat egin, kikadatxu bat egin, honantzalditxo motz bat egin  (NON, elizan).

18/05/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (7)

martinez @ 11:50

lleno. l. de alegría y contento: atsegin-kontentuz gainezturik. L. de maldad: maltzurkeriaz gainezka. L. de gente: jendez lepo eginda. Tenía un barco l. de género: ontzikada jenero zeukan. L. de libros: liburuz makuru. Errefraua: buru txikiak laster gainez. L. hasta los topes: mukurru betea. L. hasta arriba: olioz betea gain-gaineraino.

madre. m. superiora: ahizpa goren, mojaburu. M. de familia: ama familiakoa.

reunir. reunió a todos los frailes: bilarazi zituen elkarretara fraide guztiak.

rezar. r. fervientemente: otoitz beroa egin. R. por: -rentzat otoitzean, -rentzat otoitz egin.

sino. baizik, ezpada (Hiztegi Batua): “Ez zuen ikusi lehengo lekuan, ezpada handik zerbait metrotara”. No sólo, sino también: ez bakarrik ogia, baina oraino osasuna. No sólo una ni dos, sino muchas veces: ez behin edo bietan, baina askotan.

temprano. muy t.: goizean goiz, goizean goizik. Tarde o t.: egun ez bada bihar, bihar ez bada etzi

triste. itun (gizakiak ez: arratsalde itun, egoera itun). Ponerse t., entristecerse: larritu. Me puse t.: larri nintzen. Pensamiento t., lúgubre: gogoeta beltz.

13/05/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (6)

martinez @ 11:45




después. un día d. de acabar la reunión: bilera bukatutako biharamunean, bukatu eta biharamunean; una semana d. de aquello: horren ondotik aste baten buruko; una hora d. de ponerse el sol: eguzkia sartuta ordubetera / tres años d.: handik hirugarren urtean / cuatro años después: lau urteren burura / cuatro años d. de llegar: etorri ondorengo laugarren urtean / mucho d.: aldi luze bat geroago / mucho d. de que oscureciera: ilundu eta oso gerora / no mucho d.: handik ez askora; d. de aquel fusilamiento: fusilamendu hartaz geroz; poco d.: apur baten buruan, handik puska batera, handik laster, handik gutxira, handik lasterrera, handik berehala, luze gabe, anitz denbora gabe, hainbat denbora gabe; poco d. de: gerra bukatu eta handik gutxira, handik lasterrera; murió poco d. de nacer: jaio eta laster hil zen; pocos días d. de enterrarla: lur eman eta oso egun gutxitara; poco d. de la visión: ikuskeratik laster; un momento d.: handik une batera; d. de un largo silencio: isilaldi luze baten ondoren/ondorenean; inmediatamente d. de: kargaketa haren segida-segidan, hil-eta, hil eta berehala; unas horas d. de: egunak argitu eta ordu batzutara; cinco o seis horas d.: handik bospasei ordutara / unos días d.: egun batzuen buruan, zenbait egunen buruan, herritik etorri ostean, egun batzukarrenean / una semana d.: astebete garrenean / doce minutos después: hamabi minutu geroago, handik hamabi minutura, hamabi minuturen buruan, hamabi minuturen ondoan, hamabi minutu garrenean.

desternillarse. troncharse de risa: barre-algaraz zutik egon ezinik
diferente. No lo he encontrado d.: ez diot alde handirik sumatu. ¡Qué diferentes somos de los santos!: Zein garen sainduak ez bezalakoak! (Joannateguy).

oponer. oponerse a una orden: manuaren kontra egin, manuari jazarri.


 

propagar.  propagarse una noticia: horren berria usu (arin, bizkor) banatu zen hiri guztian. Se propagó mucho la mentira: gezurrak bide handia egin zuen.






 

11/05/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (5)

martinez @ 06:59

adelante. en a.: hemendik aurrera, ordutik aurrera, engoitik (HB), handik aurrera, handik aintzina.  De hoy en a.: gaurgero, gaurtik aurrera, aurrerantzean, gaurrez gero. De aquí en a., en lo sucesivo: hemendik goiti (izen horri “aurrekaria” esango diogu hemendik goiti). Sacar a., llevar a buen término: burutan atera.

 

 



insistir. tematu. I. a alguien para que haga algo: -t(z)eko burua berotu norbaiti. Tanto insistieron que ...: hainbeste egin eta egin zioten, non ... bait-... (Joannateguy).

ocupar(se). o./cuidarse de algo: zeren kontua/ardura eduki. Estar ocupado, atareado: oso hartua nago, oso lanpetua nago. Nadie se ocupaba del convento: inork ez zuen kontu handirik egiten komentuaz (Joannateguy).


 

pillar. atrapar: atzeman. Fueron pillados en falta: hutsean tzemanak izan ziren.

 

recorrer. arakatu, kurritu, (mendian) kurri joan. Recorrió todos los montes: mendien jira guztian ibili zen (Antia: San Franzisko). R. nerviosamente una habitación o similar: batetik bestera, ertzez ertz hasi, ibili. Después de r. veinte leguas: hogei lekoa bide eginik (Joannateguy).


sudor. Gotas de s.: izerdi txiztilak bekokian behera. Vivir del s. ajeno: inoren izerdien xurgari. Con el s. de su frente: beren kopetako izerdiari esker.

 

07/05/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (4)

martinez @ 08:42

camino. por el c.: bidartean / de c. a Bilbao: Bilborakoan / andar por el mal c.: okerbidea hartu / todos los c. llevan a Roma: bideak oro Erromara xedean doaz. / abandonar el c. del pecado: bekatuzko urratsak utzi / se juntaban en una casa a medio c. entre ambos: elkartzen ziren bidez-erditan zen etxe batean (Joannateguy).

 

fama. aipu, “izen eta omen ona”. En su opinión, yo tenía mala f.: aipu txarretan nendukaten (Mirande). Buena f.: aipamen ona. Coger f. de loco: zoro ospea bildu. Tener f. inmerecida: izenez bat eta izanez bestea izan, izen handia baina izan okerra.

 

hacer. hace poco (tiempo): arestian, duela gutxi, oraindik orain. Hace cuatro años: orain dela lau urte, duela lau urte. Hasta hace cuatro años: orain dela / duela lau urte(ra) arte. Desde hace cuatro años: lau urtetik hona, duela lau urtetik, orain dela lau urtetik. Hace ocho días: gaur zortzi, orain zortzi. El calor de hoy hace ocho días: gaur zortziko beroa. Hace muchos muchos años (ipuinetako): antzina-antzina batean. No hace ni media hora que me he levantado de la cama: orduerdi ez da ohetik altxa naizela. No hace mucho que ha pasado: ez da asko(rik) igaro dela. No hace mucho: antzina ez dela. Hace cinco años que empezaron: Hasi zirela bost urte bete dira. Hace mucho tiempo que estaba esperando este momento: denbora asko da ordu honi itxaroten nengoela. Desde hace dos días: bi egun atzetik. Hacía tres años que: Bazuen hiru urte ...-la. No hacía mucho que se había ido: joan zaharra ez zelarik... No hacía mucho tiempo que...:, cuando...: Ez zuen anitz denbora apez hura han barna ibilia zela, artzain batzuk ere ohartu zirenean...

 

30/04/2009 GMT 1

Bi urte

martinez @ 06:44

zweijahre.bmp

Datorren igandean, maiatzak 3, bi urte beteko ditu Martinezena blog honek. 2007ko maiatzaren 3tik hona, Statcounterrek dioenez, lau mila eta piko bisitarik sei mila eta piko aldiz ikusi dituzte argitaratu ditudan berrehun bat sarreratxoak.

Ez dira kopuru makalak, batez ere kontuan hartuta hasikeratik bertatik erabaki nuela Martinezenari ez niokeela inolako zabalkunderik emango, baten bat hona etorriz gero txiripaz edo Googlek bidalita etorriko zela, neure erabilera eta gobernurako soilik izango zela. [Horrek ez du esan nahi, jakina, bisitariak eta komentarioak ongi etorriak ez direnik. Mesedez! Oso oso ongi, primeran hartzen ditut denak, gera dadila garbi.] Esperimentu moduan planteatu nuen (blog autista gisara, edo) eta atsegingarria gertatu zait.

Horregatik espero dut luzaro bizi dadila. Amen.

27/04/2009 GMT 1

Euskaratik alemanera (7)

martinez @ 06:44

Ikus aurreko atala.

Menpeko esaldien arteko korrespondentziak. Aurreko atalean bertan ikusi genuen nola itzultzaileak -larik esaldi oso garbi bat denborazko esaldi moduan (als) interpretatu eta halaxe itzuli zuela. Geroago -ta/-rik esaldi bat ere denborazko bilakatu du alemanez, baina oraingo honetan während lokailua erabiliz:

Segi lotan, esan zidan amak, nire burua bere altxora ekarririk -> Schlaf weiter, sagte Mama, während sie meinen Kopf in ihren Schoss legte.

Aditz denborak. Laugarren atalean ikusi genuen, gaztelaniarekiko korrespondentzian gertazen den bezala, hainbatetan euskarazko geroaldia Präsens bilakatu behar dugula alemanez. Hemen badugu beste adibide bat. Kasu honetan alemanez gertatzen da gaztelaniaz ere ohikoa den neutralizazioa: orainaldia erabiltzen da gero gertatuko den zerbait adierazteko. Euskaraz joera handiagoa dago geroaldia erabiltzeko horrelakoetan.

Nik abisatuko haut -> Ich sage dir Bescheid.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!