Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (15)
fin. amaiera, bukaera, azken(a), akabantza. Al f.: azkenik, azkenekoz, azkenean. Por f.: halako batean, neke batean. Por f. se ha hecho de día: Nekez, baina, argitu du. Al f. y al cabo: azken batean, azken buruan. ¡Por f.!: noizbait zorionez, aidanez. Sin f.: akabantza gabea. F. de semana: asteburua (hitz berria, hogei urte baino gutxiagokoa), astearen azkena (klasikoa). Dar f. a algo: zerbaiti buru eman, azkena eman.
fundar. zutik ezarri. Gure ordena ezarri zuten zutik Frantziako lurrean.
no. no digo que no: ez dut ezetzik esaten. A que no adivinas: ezetz asmatu. ¡No te fastidia que se me ha parado el coche!: Kotxea ibili ezinik geratu ez zait, ba! ¿No te fastidia que va y me dice a mí -¡a mí!- que ...?: Nori eta niri -niri!- esan ez zidan ba aurpegira...? No más que: no se oía más que llanto: ez zen entzuten negarrik eta negarrik baizik.
tarde. 1) Izena. Muy entrada la t.: arratsalde apalean. Ya había caído la t. cuando llegaron: arratsalde apala (ilunabarra, iluntzea) zen heldu zireneko. Adberbioa. Se nos hará t. para ir a casa: belutuko zaigu/dakiguke etxerako. Se nos ha hecho t. por el camino: belutu zaigu bidean. Como muy t., a más tardar: berante, berantenaz, berantenez; luzeena ere hamaiketan. Muy t., muy de noche: gau beranduan. Diez minutos más t.: hamar minutu(z) geroago, handik hamar minutu(ta)ra. Cuatro años más t.: lau urteren burura. T. o temprano: lehenago edo geroago (ez *beranduago), egun edo bihar, egun ez bada bihar, bihar ez bada etzi, biharamunean edo biharamunagoan. Destenorea: destenorea zela ohartu zenean (Laphitz). Luego, más t.: geroztik, hurren.

Zabaldu
del.icio.us
Susa literatura argitaletxeak Juanra Madariagaren ERORIAREN LOGIKA poema liburu berria aurkeztu behar du: