Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

17/07/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (eta 20)

martinez @ 07:13

Atal honetako azken sarreratxoa izango da hau. Momentuz behintzat.

apiadarse. a. de, tener piedad de: urrikalmendu franko eduki –rentzat.

importar. ni me/te/le importa(ba): ez eta axola(rik) ere. No importa: ez da ardura. No le importó nada: arditik ez zuen hartu (ardit: balio gutxiko diru zaharra). ¿Qué nos importa?: Zer doakigu guri?

piedra. menos da una p.: bat ere ez, gutxiago; (astoaren) ostikada baino hobea da; muturreko bat (hartzea) baino hobea da. P., papel, tijera: orri, harri, ar; harria, papera/orria, guraize. P. preciosa: harri balios.

 

querer. Nik nahi dut zu etortzea / zu etor zaitezen. Nik nahi nuke ama etortzea / etor ledin / ama etorriko balitz (B) / zu etorriko bazina (B) / q. y no poder, quiero y no puedo: nahia eta ezina / ¡Qué más quisiera(s)!: Nahi bai! Nahiago nuke, ba! / ¡Buena la he hecho sin querer!: Ederra egin dut ustegabean! / ¿qué quiere, qué intención tiene?: zein xedetan da? / lo más querido, lo preferido: guretzat arlorik gurena / Quieras que no: gura edo ez.

recelar. r. de algo: zerbaiten errezeloa eduki; -ren usaina eduki; susmoa / susmo txarra eduki; ote ...n egon (diruzalea ote zaren nago); irudia hartuta nago ez ote ...; -lako goganbeharra eduki; gogoan behartu naiz, gogoan beharrak hartu nau, iruditu gaiztoak hartu nau (recelo); halako kezka zor-zor bat eduki.

14/07/2009 GMT 1

Eskaintza berriak Euskaltzaindiaren webgunean

martinez @ 08:56

 Iturria: www.erabili.com

 Euskaltzaindiak aukera berriak eskaintzen ditu www.euskaltzaindia.net webgunearen bi ataletan: Euskera agerkariari dagokionean, bai eta Iker/Jagon-tegiak sailean ere.

Hala, Euskera agerkariaren Interneteko hemerotekan hobekuntzak burutu ditu Euskaltzaindiak. 1980 eta 2004 arteko 2.296 artikulu jada digitalizatuta zeuden eta Interneten eskuragai. Orain, artikulu horiei OCR (Optical Character Recognition; euskaraz, karaktere-ezagutze optiko) teknika aplikatu zaie, eta horrela, bertatik testua eskuratzea errazagoa da webguneko bisitariarentzat. Gainera, bilaketak egiteko euskarri hobea eskaintzen du.

Euskera agerkaria Euskaltzaindiaren aldizkari ofiziala da eta 1919tik hasita argitaratzen da, bi etenekin: 1938-1952 eta 1954-1955. Akademiaren lan eta agiriak jasotzen ditu eta, orobat, hainbat egileren artikulu eta txosten akademikoak.

Bestalde, webgunearen Jagon eta Iker sailetan dauzkan argitalpen digitalen eskaintza berritu eta ugaritu du Euskaltzaindiak. Izan ere, hemendik aurrera, lehendik zeuden lanei beste 36 argitalpen erantsi zaizkie.

  • Iker Sailari dagokionez, Hiztegigintza arloan Aita Pierre Lhanderen Hiztegia, 1926ko edizioa, azpimarratu behar da.
  • Gramatikari dagokionez, Resurrección Maria Azkuek 1925ean argitaraturiko Morfologia Vasca da aipagarria.
  • Dialektologian, Louis Lucien Bonaparte printzeak euskaraz argitaraturiko ia lan guztiak biltzen dituen Opera Omnia Vasconice argitalpena aurki daiteke, faksimil edizioan.
  • Literatura arloan, "Euskararen Lekukoak" bilduma osoa, euskara eta euskal literaturaren historia ikertzen laguntzeko oinarrizko testuen bilketa, jarri da ikusgai.
  • Jagon Sailean, soziolinguistika alorreko lan batzuez landa, euskararen erregistroen trataera lantzen duen Jagon bildumaren 6. zenbakia -Zenbait orientabide erregistroen trataeraz- erabiltzaileen esku jarri da.

13/07/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (19)

martinez @ 07:22





apretar. bailaron muy apretados: heldu-helduan egin zuten dantza. Apretarse el cinturón: gerrikoa tinkatu.

 

 

edad. más o menos de tu e.: hire edade modutsukoa. De e. avanzada: adinean aintzinatua.

poco. un p.: apur bat, pixka bat, doi bat (Doi bat desberdina da …), tindi bat (B), deus gutxi, poxi bat; un poquito: amiñi bat / hasta p. antes: lehentxoago arte / p. después: handik puska batera, handik laster, hainbat denbora gabe / p. después de acabar la guerra: gerra amaitu eta handik gutxira / dentro de p. (tiempo): bihar-etzi / p. a p.: ezari-ezarian, piskaka, pixkaka, gutxika, ezarian, geldika-geldika / p. más que nada, apenas nada: hutsaren hurrena / hurrengoa / por si fuera p., a pesar de todo eso: guztiaz gain, gutxi izaki eta oraindik ere, hori gutxi balitz bezala, hori nahikoa ez zela, hori ezer ez balitz bezala / hace p. (tiempo): arestian, duela gutxi, oraindik orain / por p.: gutxi arren, gutxigatik / que no es p.: ez da gauza apurra / se enteraba de p.: deus gutxiz jabetzen zen / lo p. que estudiaron: ikasi zutentxoa / Eso es p. comparado con: hori gauza gutxia da, -ren aldean.

vencer. zerk gain hartu zeri. Su virtud vencía, superaba todos los temores: beldur guztiez gorago jartzen da haren bertutea. No te dejes v. por la tristeza: tristeziak ez dezala gaina har.

10/07/2009 GMT 1

Diru zenbateko handiagoa euskara ikasteko

martinez @ 10:12

Iturria: www.erabili.com

Eusko Jaurlaritzak 1.850.000 euro erabiliko ditu, 2008-2009 ikasturtean HABEn edo zentro homologatuetan euskara-maila egiaztatzeko azterketak gainditu dituzten ikasleei laguntzeko. Laguntza horiei esker, 3.900 ikasleren ikasketa-kostuaren % 75 ordaindu nahi da.

Aurtengo urterako aurrekontuaren negoziaketaren ondorioz, euskara-maila egiaztatu duten ikasleentzako diru-kopuruak gora egingo du, eta 1.850.000 euro izango dira, lehengo 1.300.000 euroen aldean.

Laguntza handiagotze honek bi helburu bete nahi ditu. Batetik, aurre egitea euskara-maila egiaztatuko duten ikasle-kopuruaren hazkundeari (3.900 inguru, aurreikusitakoaren arabera), eta, bestetik, ikasle bakoitzak euskara ikasten batez beste gastatutakoaren % 75 berreskuratzea.

  2008 2009
Deialdiko kopurua 1.300.000 1.850
Eskatzaileak 3.100 3.900
Laguntza kostuarekiko % 59 % 75
1 mailagatiko laguntza 750 870
2 mailagatiko laguntza 550 630
3 mailagatiko laguntza 450 460
4 mailagatiko laguntza 400 400

Diru-laguntza 2009ko irailaren 8tik urriaren 7ra bitartean eska daiteke, ohi den bezala, Internet bidez. Eusko Jaurlaritzaren asmoa da emandako laguntza guztiak 2009. urtea amaitu aurretik ordaintzea.

2008ko apirilaren 8tik 2009ko abuztuaren 31 bitartean euskaltegiren batean matrikulatuta egon diren ikasle guztiek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek, baldin eta HABEren euskara-maila edo beraien baliokideak egiaztatzen badituzte 2008ko irailaren 1etik 2009ko abuztuaren 31ra arteko epean. Horretaz gainera, matrikula-gastuak ikasleek berek ordainduak izan behar dira, laguntzak jaso ahal izateko.

08/07/2009 GMT 1

Euskara zine aretoetan

martinez @ 07:51

Iturria: www.erabili.org

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak abian jarritako Zinema euskaraz egitasmoak urrats berria eman du. Joan den asteburutik, EAEko sei zinema-areto komertzialetan euskarazko bost film ikusteko aukera izango da, tartean Aupa Etxebeste! eta Obaba. Egitasmoaren helburua da, urtean gutxienez bost film euskaraz bikoiztea.

Zinema euskaraz programak euskaraz egindako edota bikoiztutako pelikulak zirkuitu komertzialean pantailaratzen eta banatzen laguntzen du. Lana erraztearren, zine-programatzaileek, kultura-sustatzaileek eta ikusleek euskaraz zer sortu den eta euskarara zer bikoiztu den jakin ahal izateko datu-basea sortu zuen Kultura Sailak.

Programak beste pauso bat eman du orain; izan ere Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sei zinema-areto komertzialetan filmak euskaraz ikusteko aukera dago, joan den asteburutik.

Zirkuitua ehun filmez osatua dago, eta urte amaiera bitartean zinemaz zinema aldatzen joango dira. Egitasmoan Bilboko Multicines eta Reinor, Basauriko Bilbondo, Donostiako Antiguo Berri, Errenteriako Niessen eta Gasteizko Florida zinema-aretoek hartzen dute parte. Eskainiko diren filmak, berriz, honakoak dira: Perez sagutxoa 2, Aupa Etxebeste!, Winx erreinu galduaren sekretua, Harri magikoaren bila eta Obaba.

Hala ere, proiektua haratago eraman nahi dute, eta ostiraletako gaztelaniazko estreinaldiekin batera, euskarazko bertsioa estreinatu nahi dute.

05/07/2009 GMT 1

Tartetxo bat olerkigintzarako

martinez @ 09:20

Etentxoa egingo diogu berba eta esamolde itzulien sailari, nire itzulpen-lan bat argitaratzeko. Olerki baten itzulpena da. Jatorrizkoa Dante Bertini lagun maiteak idatzia izanik, haren baimenaz dakart blog xume umil honetara, zuen guztion gozagarrirako.

Bihotza

corazón odol jario da beti
beti sutan
gurutzea eta jesus daramatza atxikirik
penaz hil da bolero baten bertso errepikakorretan
arrastaka dabil larri zauriturik
dardarka
tangoen auzune hegoaldekoan

heart neonez idatzi ohi da
rock eta anfetaminaren erritmoaz egiten du taupada
kolore anitzetan topa dezakegu
ia beti material anitz
distiratsu sintetikoetan

cuore garrasika abestekoa da
ikusle, berriz, isil ugariak ditugula aurrean
antzoki handietako oihal purpura atzean
edo eszenografia dekadentea
udako jaialdi zaharkituetan

coeur beti da ahoa baino txikiago
Txinako teaz bustita hartzeko
edo, harekin batera,
kristalezko kopa erdi betean,
edabe garesti usaingozo
hordigarri hutsala

cor
eskuan eraman ohi da
kate batetik zintzilik
eskubilduan gordeta
edo poltsikoan
daramazu lasai paseora

Desberdinak dira berbak eta are
gehiago: ez dute gauza bera aipatzen

Dante Bertini, Buenos Aires-Barcelona

02/07/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (18)

martinez @ 06:48

loco. burutik jota, burutik eginda, burutik galduta, teilatutik harrotua. Completamente l.: burutik joana osoki. Cada l. con su tema: bakoitza bere zoroak bizi du. ¡Os habéis vuelto l.!: burutik egin zaizue! ¿Te has vuelto l.?: Burutik joan zara? Para volverse l.: atsekabe bat zoratzeko modukoa / burutik joanaraztekoa.

nada.  eso no es n.: hori ezdeuskeria bat da, huts-hutsa da / no comer n.: ahamenik jan gabe /no cambiar n.: izpirik aldatu gabe / no oir n.: ttutik, kinkik ere ez entzun / no decir n.: fitxik, txintxik, tautik, kinkik ere ez esan, txintik atera gabe / no ver n.: ezertxo ere ez ikusi, tautik be ez ikusi / no creer n.: zipitzik ere ez sinistu / no entender n.: izpurrik ere ez ulertu / no saber n.: ahamenik ere ez jakin / no dormir n.: lo ihitzik ez egin, lo tantarik ez egin / no tener n. que perder: ez dut zer galdurik / n. de n.: deusik deus [mugagabearen deklinazioaz] / en la n. [perderse]: ezerezean galdu / n. bueno: deus onik ez / no vale n.: ez du zipitzik balio / apenas n., poco más que n.: hutsaren hurrena/hurrengoa / n. más llegar allí, tan pronto como llegó allí: hala alderatu ez al zen, alderatuta bertatik, ozta etorri nintzen, ikusi zintudan; n. más morir, se le apareció: ez al zen hil, agertu zitzaion; estaba nada más salir de la autopista: autopistatik irten eta bertan zegoen / sin hacer(le/s) n./daño: gaitzik egin gabe / no es n. tonto: batere leloa ez da, alerik leloa ez da / no se sorprendió n., en absoluto: ez zen batto ere harritu / no sería n. en comparación con: hutsa izango zen ...-ren aldean / no hay n. más que decir: Beste esanik ez dago! / nada de; sus imágenes no han perdido nada de emoción: haren irudiek ez dute zirrara punturik galdu // quedarse sin n.: goian zerua eta behean lurra geratu. No vales n., no eres nadie: kalatxoriaren kaka baino gutxiago zara. No tienen n.: ez dira ezeren jabe / como si no fuera n.: fritsik, fitsik, deus, ezer ez balitz bezala.

29/06/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (17)

martinez @ 07:50

aliviar. el dolor: bihotz-mina eztitu.

 

anterior. aurreko, goragoko. En la a. ocasión, la otra vez: aurregunean

dificultad. con d.: nekez, ozta. Respirar con d.: hatsa doi-doi hartu. Qué dificultades tuvo: Santuak zer lanak eta zer guduak izan zituen –tzeko.

gente. kalean zeuden gazte ale batzuk. Mucha g.: jendeketa handia, jendetza handia, jende ostea, jende-alde, jende talde

manera. de mala m.: erdipurdiko -, erdipurdika / de tal m. que: halatan non ... / de una u otra m.: aldez edo moldez, artez edo moldez / de todas m., en todos los sentidos: aldez eta moldez: estoy de acuerdo contigo en todo: zure iritzikoa naiz aldez eta moldez / de m. breve: labur zurrean / egitura klasikoa: halako moldez, halako moldean, halako moduz (B), halakoz ezen…/ encontró el modo, la m. de : -ean –tzeko beta aurkitu zuen / de ninguna m.: inola ere ez, ez ongi ez gaizki (ni por las buenas ni por las malas).

pobre. gizajo, gajo, gaixo, ezeuki. Emakumezkoentzat: Gaisoa! Una p. mujer: emakume dohakabe bat. Ser muy p.: miseria gorrian egon, kale gorrian egon, goian zerua eta behean lurra egon, eduki. Siempre trabajando para no salir de p.: beti lan eta lan eta beti galtzazahar. Unos ricos y otros p.: Batzuk diru putzutan eta beste batzuk bizi ezinean.

prestar. p. atención, hacer caso: jara eman (B), jaramon egin, kontu eman –ri. No prestes oídos, no hagas caso: ez entzuterik eman horren esanei.

26/06/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (16)

martinez @ 06:48

complacer. -ri atsegin egin.

completamente. guztiz, erabat, zeharo, goitik behera, bururik buru.

cuerpo. temblarle a uno todo el c.: hezur-mami-azal, dena dardar. En c. y alma: soin-ta-muin, bihotz eta arima, gorputz eta arima. Me pide el c.: barrenak agintzen dit.

disgustar. no le disgusta: ez zaio gaitzi.

fiebre. le subía la f.: sukarra ordu guztiez bortiztuz zihoakion. Le bajó la f.: sukarrak utzi zuen. Tener f. alta: erretzeko sukarra jauzi zaio eriari, eriari sukar gaizto bat lotu zaio.

llover. ya ha llovido desde entonces: euria barra-barra egin du ordutik. Llueve mucho: euria goian(-)behean, goiti-beheti ari du, bota ahala egiten du euria, sekulako euri-jasa egin, eurite handia egin. L. muchísimo, caer una tromba de agua: euri zaldizkoa egin, euria ari zuen jauts ahala-jauts, bota ahala. Nunca llueve a gusto de todos: bataren gaitza, bestearen on.

morir. hil, zendu. Expirar: azken hatsa eman.

nacimiento. Ser vasco de n.: Santillanako markesa euskotarra zen odolez, Palentziakoa jaiotzaz eta hezikeraz eta gogoz zeharo atzerritarra. Ser ciego de n.: itsua zen sortzez.

21/06/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (14)

martinez @ 18:25

hacia. 1) Temporal. H. las nueve y media: bederatzi eta erdiak aldera. H. las 10, aproximadamente a las 10: hamarretarantz (Peru Abarka). H. el anochecer: ilunari buruz. H. la tarde: arrats irian (Ip.); h. las ocho: zortziak irian. H. finales de junio: ekainaren bukaera aldera. H. la medianoche: gauerdi aldera, gauerdi irikotz. 2) Espacial. Me giré h. los lobos: otsoei buruz jiratu nintzen. H.. Atarratze: Atarratzera buruz. 3) Pertsonekin. Lleno de amor h.: amodioaz betea –ren aldera.

infinito. la bondad de Dios es i.: Jainkoaren ontasunak ez du inon bazterrik.

llorar. llorando: negarrez, negarka, negar-malkotan, negar-anpulotan. Llorando e hipando: negar-zotinka ari. Llorando y chillando: negar-marrasketan. Loraba mucho: negarra zihoakion bi begietatik. Ruperta lloraba a mares, a lágrima viva: tangaka zerion negarra Errupertari ; begiak urtuan negar egin. L. amargamente: negar saminean egon. L. de alegría: zorionaren handi-handiz negarrez.

predecir. aurrez esan, aldeaurrez adierazi. Podía p. el futuro: bazekien geroan ere zer izango zen.

pronto. berehala, laster, goizik: Goizik ohartu ziren... . Tan p. como: bezain sarri. Tan p. como llegó allí, nada más llegar allí: hara alderatu ez al zen, alderatuta bertatik. P. os castigará Dios: Jainkoa bere zigorra erakutsi hur-hurrean daukazue. P. moriremos: hil beharrak gara laster. P. llegará la hora en que: etorriko da ordua eta laster, zeinetan ... De p., de repente: bat-batean, tupustean, derrotean, ez bat ez bi.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!