IV. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak
Hemen duzue horri buruzko argitalpena www.erabili.com gunean.
Eta hona hemen emaitzen laburpena eta agian nire gogoeta batzuk horiei buruz.
Ondorio nagusiak:
- Euskal hiztun elebakarrik ez dago. Agian hizkuntza gutxi izango dira munduan elebakarrik gabeak. Horrek hizkuntzan bertan dituen eraginak ikertzea oso oso interesgarria izango liztateke.
- Hamasei urte edo gehiagoko biztanleen artean elebidun gehiago daude. Iparraldean ere gazte elebidunen kupurua hasi da dagoeneko gora egiten.
- Erdaldun elebakarren ehunekoak behera egin du EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, aldiz, gora egin du.
- Euskararen osasun egoeraren adierazgarri nagusia haren erabilera da. Horregatik, etorkizuneko hizkuntza politikako jarraibideeetan atentzioa eta kezka erabilera nonahi areagotzean jarri behar dugu.
- Euskararen erabilera ez da ezagutza beste hazten ari. Hori normala da: harreman-sareak eta erabilera-eremuak erabakigarriak direlako. Hiztun asko berriak dira. Elebidunen erdia gune erdaldunetan bizi da, gaztelaniaz edo frantsesez jarduten duten harreman-sare zabalak eta euskara erabiltzeko erabilera-eremu urriak ditu.
- ...

Zabaldu
del.icio.us