2.2.3.7.- Erakunde, instituzio, enpresa eta orotariko taldeak
Erakunde publiko nahiz pribatu, instituzio, enpresa, sozietate, elkarg, alderdi politiko, sindikatu, elkarte eta antzeko taldeen izena osatzen duten hitz nagusiak, eta barnean ohi daramaten izen generikoa ere bai, larriz hasita idazten dira:
Elgoibarko Institutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroa; Ekialdeko Indietako Konpainia Ingelesa; Filologia, Geografia eta Historia Fakultatea; Alkorta Anaiak SA; Miren Arrandegia SM.
Ez dira nahasi behar enpresaren izen ofiziala eta izendapen arrunta. Beraz, enpresaren izena ososrik jartzen ez bada, Miren arrandegia idazkera dagokio.
Erakundeen izendapen ofizialaz gain, badira beste bi aipamolde: (A) erakundearen izendapenaren parte bat bakarrik erabiltzea, eta (B) erakundearen izendapenaren ordezko beste izen bat erabiltzea.
A. Erakundearen izendapenaren parte bat bakarrik erabiltzea
Askotan, erakundearen izen osoa barik, zati bat baino ez da erabiltzen (Udala, Aldundia, Fundazioa...). Halakoetan larriz edo xehez hasita idatz daiteke. “Jaurlaritza”ren kasuan, beriz, aukera bakarra dago, izen berezia delako, Jaurlaritza bat eta bakarra delako. Pluralean erabiltzen direnean edo esanahi generikoa dutenean, berriz, letra xehez idazten dira:
Euskal Autonomia Erkidegoko diputazioak batera aritu dira.
Probintzia bakoitzak bere diputazioa du.
B. Erakundearen izendapenaren ordezko beste izen bat erabiltzea
Izen ofiziala barik, beste izendapen sinonimoren bat, erreferentziakidea, erabiltzen bada (askotan izena + erakuslea egiturakoa), letra xehea erabili ohi da:
Garbi dago erakunde horretan aldaketa sakonak egin behar direla.
Zer moduz dabil talde txuri-urdina?
2.2.3.7.1.- EstatuaHona hemen “estatu” hitzaren adierak:
- Lurraldea. Adiera geografiko hutsa denean, letra xehez, “probintzia” edo “kontinentea” bezala:
Mitinak ematen ibili zen estatuaren batzer batetik bestera.
Surinamgo estatuaren hegoaldean oihan tropikala da nagusi.
Estatuko hiri garrantzitsuena Bartzelona omen da, eta ez Madril.
- Antolamendu politikoa. Herrialde baten gobernu organoak edo herrialde hori osatzen duen batasun politikoa adierazten dituenean, bi erabilera bereizi behar dira:
o Generikoa, estatuaren izen bereziarekin batera erabiltzen denean:
Euskal lurraldearen eta Espainiako estatuaren arteko elkarbizitza politikoa.
o Izendapena, izen berezirik gabe. Letra larriz idatzita idatz daiteke baina ez da nahitaezkoa, erreferentziakidetzat har daiteke-eta. Letra larriz idazten bada, ulertu ehar da erreferentea antolamendu politikoa dela, eta ez lurraldea:
Juan Karlos erregea da Estatuaren / estatuaren burua.
Oharrak:
q Estatuek bina izen izan ohi dituzte: bata ofiziala
Frantziako Errepublika, Espainiako Erresuma
eta bestea laburtua:
Frantzia, Espainia
q Ordezko izendapenak erabiltzekotan, hobe honela:
Frantziako estatua, Espainiako estatua, estatua, Estatua
q “Estatu” hitzak erakundea adierazten duenean, larriz beti, kargu baten izenean ez badago behintzat:
Condoleezza Rice Ameriketako Estatu Batuetako estatu-idazkaria zen.
Ekialde Hurbilean izan berri da AEBko Estatuko idazkaria.
Vatikanoko Estatuko Idazkaritzan lan egin zuen.
q Erreferente jakinik ez eta esanahi generikoa duenean, xehez idazten da:
Pasaportea behar da estatu batzuetan sartzeko.
q Errerente bat baino gehiago duenean ere xehez:
Espainiako eta Frantziako estatuak.
q Estatu baten barneko banaketa administratiboaren barneko lurrade-entitatea adierazten duenean ere xehez: Chiapasko estatua, Texasko estatua