Zine gehiago euskaraz
|
Iturria: www.erabili.com Zinema Bultzatuz programak 100.000 euro bideratuko ditu euskaraz ekoitzitako edo euskarara bikoiztutako filmak emateko.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak kanpaina bat abiarazi dute elkarlanean, Euskadiko hainbat herritan, Gabonetan, euskaraz ekoitzitako edo euskarara bikoiztutako filmak pantailaratzeko. Kultura Sailak 100.000 euro jarriko ditu Zinema Bultzatuz izeneko kanpaina hau aurrera eramateko. Kanpaina 2009ko abenduaren 2an hasiko da, eta datorren urtarrilaren 6an amaituko. Hiru lurralde historikoetako 19 udalerrik parte hartuko dute bertan, eta beraiek erabakiko dute, erabilgarri dauden neurrian, zein film emango duten programaren barruan. Herri batean eta bestean, guztira 150 emanaldi izan daitezkeela aurreikusten dugu, gehienak Gabonetako egunetan pilatuko badira ere. Filmak askotarikoak dira, bai gaiaren aldetik bai publiko jasotzailearen aldetik ere, nahiz eta, bistan da, lehentasunezko ikuslegoa haurrak eta familiak izango diren. Ikusiko diren filmak, oro har, zine formatukoak dira, nagusiki azken urteotan errodatutakoak. Eskaera handiena dutenak, baina, berriki zinema-aretoetan ilkusi ahal izan direnak ditugu: Zorion perfektua eta Pluk eta bere garabia, esate baterako. Euskal ekoizpenak izango dira, europarrak, amerikarrak, eta japoniarrak ere bai. Ekimenaren helburua zine-aretoetan euskarara bikoiztutako film kopurua areagotzea da. Urteko azken hilabete hauetan, lau izenburu euskaratu eta estreinatu dira Kultura Sailaren programa honen babesean: Wickie bikingoa, lehen aipaturiko Pluk eta bere garabia, Planet 5 eta Igela eta zapoak. Horiei erantsi behar zaizkie aurretik plazaratutako Animal channel, Cher ami, Txori urdin, Niko eta izarretako bidea eta Ponyo (azken hori Anoetako Belodromoan aurkeztu zen, Donostiako Zinemaldiaren programazioaren barruan). Film guztiakHauek dira Zine Bultzatuz kanpainaren barruan Gabon inguruan aukeran izango diren euskarazko filmak:
Herriak eta aretoakUztailaz geroztik, sei zine-areto ari dira euskarazko filmak ematen, asteburuz asteburu, programaren baitan: Donostiako SADE, Errenteriako Niessen Zinemak, Bilboko Renoir Zinemak eta Multizineak, Basauriko Bilbondo, eta Gasteizko Florida-Guridi Zinemak. Horiei gehituko zaizkie, hortaz, Kultura Sailak bultzatutako ekimen berri honi atxiki zaizkion 18 herri horietako aretoak. Hona hemen zerrenda osoa:
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||


Zabaldu
del.icio.us
Hizkuntzari edo hizkuntzei buruzko zerbait ikusiko nuelakoan joan nintzen zinera eta armen kontrako alegatoa topatu; film itxurako alegato ederra, asaldagarria, ikusteko batere erosoa, une batetik bestera zerbait ikaragarria gertatuko dela sentiarazten duten horietakoa. Izan ere horrelakoa gertatzen da-eta, armak tartean daudelarik.