Ondo pasa eta datorren urtera arte

Berriro datozkigu
igande aratsalde bakartiak
Hirurak paseak dira
Leiho gortinen atzetik
behako bihurriek
kalearen hutsa miatzen.
Frontoian larruzko pilotaren dangada lantzinantea
Autobus bat ailegatu da
espaloi gainean dabiltzan hormatxoriak uxatuz
semaforoaren keinu konsagratua
dontzeilen joan etorri interesatua
Taberna kalapitariak jendez gainezka
Haiek han eta neu
egutegiko astelehenak borratzen jarraituz...
Jakes Ahamendaburu, 1990

Langileon estatutuak aginduta, oporra egin behar dut nahitaez.
Agur esan behar dizuet, beraz, irailera arte.
Zintzo ibili!

Datorren igandean, maiatzak 3, bi urte beteko ditu Martinezena blog honek. 2007ko maiatzaren 3tik hona, Statcounterrek dioenez, lau mila eta piko bisitarik sei mila eta piko aldiz ikusi dituzte argitaratu ditudan berrehun bat sarreratxoak.
Ez dira kopuru makalak, batez ere kontuan hartuta hasikeratik bertatik erabaki nuela Martinezenari ez niokeela inolako zabalkunderik emango, baten bat hona etorriz gero txiripaz edo Googlek bidalita etorriko zela, neure erabilera eta gobernurako soilik izango zela. [Horrek ez du esan nahi, jakina, bisitariak eta komentarioak ongi etorriak ez direnik. Mesedez! Oso oso ongi, primeran hartzen ditut denak, gera dadila garbi.] Esperimentu moduan planteatu nuen (blog autista gisara, edo) eta atsegingarria gertatu zait.
Horregatik espero dut luzaro bizi dadila. Amen.

Berriz ere agur esan behar. Kanarietara eta gero Alacant aldera noala eta oraindino udaberrian gaudela, egokia iruditu zait hondartza eta euria, biak batera, baliatzea, hurrengora arte esateko.
Zintzo portau!
Telebistan bezala, tartetxoa egingo diot neure apunteen sailari zertarako eta autopublizitaterako, Txerrak, Garaigoikoa blog gomendagarriaren jaun eta jabeak, Dardo saria eman didalako.
Nik bihotzez eskertzen diot eta, sariaren arauak bete nahian, hona kopiatzen diot Txerrari sariak zer esan eta zer saritu nahi duen.
Dardo sariarekin blogariak transmititzen dituen balore kultural, etiko, literario, pertsonalak-eta saritzen dira. Sormenaren erakusgarri dira balore hauek, haren letretan eta hitzetan dabilen pentsamendu biziaren fruitu. Sariok blogarien arteko adiskidetasuna sustatzeko asmoarekin sortu ziren, adiskidetasun hori eta webari balioa eransten dion lana aitortzearren.
Oso polita. Eskerrik asko berriro.
Hala da, bai. Bazen garaia lanera itzultzekoa eta hemen nauzue berriro lan egiteko prest.
Asmoa dut hizkuntzaz apur bat gehiago idazteko, baina niri benetan gustatzen zaidan kontuaz: gramatika alegia. Eta itzulpengintza. Ea asmoa gauzatzeko gauza naizen.
Dena delarik, bihotzez nahiko nuke urte berria baketsua eta oparoa izango balitz denontzat.
Laster arte.

Horixe, oporra egin behar dudala eta agur esaten dizuedala datorren urtera arte, Erregeak pasata.
Badakit nahikotxo falta dela horretarako, baina, zer egingo diot? Primeran bizi naiz.
Izan zaitezte zoriontsu.
Iraila arte. Ongi ibili!
Hala da, bai.
Denboralditxo batez itxiko dut blog hau, oporretan noa-eta.
Luze gabe izango naiz, dena den, bueltan.
Ordura arte, ongi izan.