Zazpi etxe Frantzian (eta 5)
Irakurri lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren atalak.
Girotzea ez zaio axola Atxagari, horren zerbitzura hainbat baliabide jarrita ere: frantsesa (berbak eta esaldi osoak, "Bi letter" kontakizun aspaldikoan ingelesa erabili zuen bezala), Afrikako berbak, animalia, arbola eta landareen izenak, oihanaren deskripzio koloretsuak... Hala eta guztiz, haren asmo eta kezka nagusia da kontakizunak barneko koherentziari eustea, ez du zertan koherentea izan kontakizunetik kanpoko errealitatearekin (Afrika, XX. mendea). Kritikariek esan dute ZEFri buruz Atxagak atzera utzi duela aurreko nobeletako mundu fantasiazko eta irudimenezkoa. Ni ez nago ados. ZEFko Afrika hori, Yangambi, kanpaleku militarra, dena da azken batean beste mundu irudimenezko bat, Obaba bezain irreala.
Askotan aipatzen da ZEFn Leopoldo II. erregea. Eta errege horretaz esaten denak ezinbestez dakarkigu gogora beste errege baten oihartzuna. Hala gertatzen da, esaterako, Leopoldori, kanpalekura bisitan etorri behar zenez gero, ehizan lasai egin zezan, lehoi zahar gaixoa paratu ziotenean. Edo pertsonaia batek beste bati "Zergatik ez zara isiltzen?" aurpegiratzen dioenean.
ZEFri ekin baino lehen "Charlotte eta tximuak" izeneko nobela bat idazten ari zen Atxaga, nobela erromantikoetako tonu arrosaz idatzi ere. Baina ehun bat orrialde idatzi zuenean, Chrysostome pertsonaia agertu zitzaion eta, harekin batera, beste nobela bat, ZEF alegia.
Beste asmo bat da ZEFko pertsonaia baten ilobaren gertaerak biltzea nobela batean.
ZEF Nevadan (Estatu Batuak) bizi zelarik idatzi zuen. Renon urtebetean bizi izan da eta ZEF idatzi bitartean, blog batean ere aritu da: www.atxaga.org. Material nahikoa dauka, beraz, "Nevadako egunak" tituluko liburu bat osatzeko, oroipenez betea; besteak beste, Hillary Clinton ikustera joan zen egunekoa. Antza Atxagak miretsi egiten du Clinton andrea. Nik ere estimu handia diot. Ikusten? Azkenik ez gaude elkarrengandik hain urrun Atxaga eta biok.

Zabaldu
del.icio.us
Globalkultura Elkartea
Susa literatura argitaletxeak Juanra Madariagaren ERORIAREN LOGIKA poema liburu berria aurkeztu behar du: