(...)
EGIN BEHAR LITEKEENA EUSKARA GAL EZ DADIN
Hiri eta herri guztietan dira batzuk besteak baino gorago direnak; batzuk sortzeak hala ezarri dituelako, besteak beren ondasunen, karguen edo jakitatearen gatik.
Euskara gal ez dadin, besteen gainetik diren halako jaunak eta andreak euskaraz mintzatu beharko lirateke beren artean. Zeren eta orduan jende xeheak ez bailuke erdaraz hitz egiteko joera hain handirik, ikusiz erdara dakien jaun eta andre batzuk euskaraz mintzo direla.
Eta aldiz euskaraz besterik ez dakien jendeak zer atsegina, sumatzean haurrean ikasitako mintzaira ez bide dela hain xarra, jaunek eta andreek ere erdara baino maiteago dutela!
Euskaldun jaun eta andreak euskaraz mintzatzeak balituzle ondorio onak; baina gure eliz gizonei handitu dakiela oraindik ere pixka-pixka bat euskararentzako amodioa, eta eta horra zertarik duken on egiazkoa.
Ageri da euskarari esker dela euskalduna fededun. Gure eliz gizonak euskarari esker dira, beraz, heri kiristau batzuetako erretor. Zer ezagutza eta amodio ez diozkate, beraz, zor, gure mintzairari? Esker gabe ez izatera, behar dute euskara maite.
Eta bada maite baldin badute segur du bizia, zeren-eta orduan irakurriko dituzte euskal liburuak. Horrela ikasiko dute ongi mintzatzen, eta nahitaez denei maitarizko diete gero eta gehiago parekorik inon ez duen mintzaira.
Euskarari dioten amodio horrengatik oraino ez diote katiximarik egingo erdaraz, erdaldunen haurrei baizik; euskaraz mintzatuko dira, handi eta xume, herriko jende guztiekin, eta bestalde ezagutaraziko eta harraraziko dituzte euskal liburuak eta kazetak.
Orain dela ehun bat urte, bizkaitar karmelita batek, Aita Bartolomek, esaten zien bere denborako eliz gizonei: ""Irakur itzazue euskal liburuak, eta gure mintzaita ederra erdaldun hitzez bete eta itsustu ordez, zuek ere euskara ederrean egingo dituzue igandeetako mintzaldiak."
Zer esango luke Aita Bartolomek, ehun urte geroago agertuko balitz lurraren gainera eta ikusiko balitu euskaldunak euskara bazterrera utziak eta erdarari lotuak? Aita Bartolomek, euuskararentzat zuen amodioarekin, egingo luke oihu, etxean su duela ohartzen denak bezain goraki. Mintzo bat hain samin eta latzak ernaraziko ote genituen? Nik uste bai; eta, su hiltzen ari denari bezain ongi, guri ere eginaraziko egin-ahalak, gure euskara zahar bezain eder denaren onetan.
Zuek, beraz, zuen herrietan besteen gainetik zareten jaun eta andreok, zuek bereziki Euskal Herriko eliz gizon jakintsuok, maite ezazue euskara, euskaraz hitz egitea eta egin araztea, eta infernuko etsai guztiengatik ere, iraungo du, mundua mundu deino.
----AKABANTZA-----
Polita akabantza, ez da?