Euskararen erabilera normalizatzeko IV. plangintzaldia Eusko Jaurlaritzan (2)
Hona hemen Patxi Baztarrikaren artikuluaren laburpenaren bigarren zatia.
Gelditu ginen aurrekoan euskararen ezagutzari buruzko datuak ematekotan. Hona hemen datuok:
- Eusko Jaurlaritzako lanpostuen % 41ek du derrigortasun data (DD).
- DDrik ez dauka % 59k.
Datu hauek DD duten lanpostuetan diharduten langileei buruzkoak dira:
- Horien % 37 interinoak dira (pfiuuu! askotxo, ez da?). Ia interino guztiek daukate egiaztaturik hizkuntza eskakizuna (HE). Ze erremedio!
- Langile titularrei bagagozkie, % 47k egiaztatu dute dagokien HE eta baxuagoren bat, berriz, % 5ek.
- Adinagatik salbuetsiak % 7 dia.
- Ezer ere egiaztatu ez dutenak, azkenik, % 4.
Horren ondorioz, 3.000 langile dira euskaraz lan egiteko gauza; hala ere, gaztelania da horien gehienen lan-hizkuntza.
Ezagutza ezinbestekoa da erabilera areagotzeko; ez da nahikoa, ordea. Faktore ugari dira euskararen erabileraren oztopagarri: langileen eta administrazioaren ohitura eta inertzia, kezka eta beldurra (segurtasun eza gehituko nuke nik), egoera soziolinguistikoa, inguruan elebakar igari izatea, prestakuntza profesionala gastelaniaz jaso izana, hizkuntza bera estandarizatu eta trebatu beharra...
Planak bi oinarri nagusi izango ditu: batetik, derrigortasun-indize berria ezarri eta betetzea, eta bestetik, euskara ere administrazioko lan- eta zerbitzu-hizkuntza izateko urrats eraginkorrak egitea.
Beraz, DD jartzeko aplikatuko den indizea 2001eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuko datu linguistiko ofizialetatik aterako da:
euskaldunak gehi ia euskaldunak bider 2 = % 43,87
Beraz, euskararen ezagutzea egiaztatzea beharrezkoa izango da 2.876 lanpostutan (% 43,87) eta merezimenduzkoa, berriz, 3.680 lanpostutan.
Bestetik, erabilerarako irizpideei dagokienez, hona hemen berrikuntza batzuk:
- Sortze lanaren sustapena, itzulpenaren morroi izan gabe.
- Idazketa elebiduna, korredakzioa.
- Kalitate komunikatiboa bermatu.

Zabaldu
del.icio.us
Anjel Lertxundik hitzaldia eman zuen Bilbo Zaharra Forumean 2002ko azaroaren 28an. Nabarmengarriak dakartzat hona. Arrosaz markatu ditut, berriz, neure gogoetak.