Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

Kategoria: artea

17/11/2008 GMT 1

Labe garaia

martinez @ 10:58

sestaokolabegaraia.JPGEgun Sestaon gelditzen zaigun labe garai bakarra (argazkian duzue, eder-ederra)zaharberritzeko 1,2 milioi euro erabiliko du Madrilgo gonernuaren aurrekontuak 2009an. Hori bai berri ona.

Labe garaia 1995ean gelditu zen. Behin berrituta, siderurgiaren museoa paratuko dute haren inguruan.

Marcos Merino Sestaoko alkateak igaro den astean adierazi zuenez, 1,2 milioi horiek ez dira nahikoak zaharberritze-lan guztia egiteko eta ez da posible lanari oraintze bertan ekitea, lehenengo eta behin egitura sendotu behar da-eta.

Luzerako kontua izanda ere, berri ona da, esan bezala, labe garaiaz zer edo zer egitea erabaki izana, industria ondareak begirunea merezi du eta.

04/03/2008 GMT 1

Etxe orratzetan bizi behar

martinez @ 19:54

Rosa Cervera eta Javier Pioz arkitektoen arabera, 2050 inguruan, indar falta dela kausa, etxe orratzetan bizi beharko gara (edo da) gizakion erdia. Arkitektook, biologia oinarri hartuta, hiri bertikalak egiteko proiektua sustatzen ari dira.

Ikertzen ari dira Naturak nola egiten dituen bere eraikinak, hau da, arkitektura bionikoa zertan datzan. "Onena izango litzateke itsasoari begirako etxe txiki batean bizi izatea, baina gizaki guztiontzat ez da bideragarria, planeta batzuk beharko baikenituzke horretarako eta indar-iturri agortezinak", diote.

Horregatik proposatzen dute etxe bat 500 metro luze egitea, barruan bizitzeko, atsegin izateko eta lan egiteko guztia daukana. Negoziaketan dabiltza Txinako agintariekin.

13/12/2007 GMT 1

Ghanatik Euskadira

martinez @ 17:55

Augustine Bukari Ayaab-win (Bukari hemendik aurrera) txiki-txikitan hasi zen modelatzen. Aitite eskulangilea zeukanez gero, beraren laguntzan aritu ohi zen Ghanako herrixka batean. Horrelaxe ikasi zuen artegintzan eta lokatza, porlana, burdina, zura eta brontzea moldatzen. Bukarik berak dioenez, haren lanabes nagusia bihotza da.

Bihotzak hain zuzen ekarri zuen orain dela lau bat urte Euskadira, portugaletetar batekin maitemindu zelako. Portugaleten ezarri zituen, beraz, etxea eta lantegia.

Inspiragarri ditu munduarekin zerikusia duen guztia, kulturen batasuna, elkarbizitza, bihotzez jardun beharra, inmigrazioaren mina (inork ez du gogoko bere herria utzi beharra; nahitaez egiten du beti; gizaki gisara onartu behar gaituzte) eta Afrikako emakumeen indarra: Emakumeak eragiten dio munduari; Afrikan eta hemen ere bai; hemen tabernak gizonez beteta daude-eta.

Haren lan batzuk ditugu ikusgarri Bizkaiko hainbat txokotan. Bukarirena da, esaterako San Pedroren irudia Loiuko parrokiakoa, "Ama Afrika" izeneko eskultura bat Portugaleteko CasiƱlda Iturrizar kalekoa ere bai, eta bi dinosaurio Karrantzako Karpin Abentura parkean.

Eta zertan dabil orain Bukari lanean? Bada eskultura bat bi metro luze ari da prestatzen, hau ere Karpin parkean ezartzeko. Eta beste bat ere badauka erdi egina, Bihotzaz pentsatzen duen gizona, alegia

Ghanan ere badauzka Bukarik eskultura batzuk hiri garrantzizkoenetan.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!